top of page
Oihanak Biarritzeko Maurice Ravel Kontserbatorioan eta Londreseko London Contemporary Dance School-ean burutu zituen goi mailako dantza ikasketak, azken honetan dantza garaikideko gradua eta ondoren koreografiako masterra eginaz. Dantzari gisa hainbat koreografo eta konpainiekin egin du lan, Simona Bertozzi, Olatz de Andres, Iker Arrue, Blanca Arrieta, Joe Moran, Didy Veldman, Myriam Perez Cazabon eta Richard Alston, besteak beste. Koreografiari dagokionez bere lana hainbat jaialditan aurkeztua izan da, BAD Bilbao Jaialdia, Baratza Aretoa Gasteiz, Agitart Festival, Le Temps d’Aimer Festival, Tabakalera Donostia, Robin Howard Theatre eta Conde Duque Madrid.
bottom of page