Leiho zikin, zeru garbi
Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.
Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituzten desorekek eta gorpuztuta ditugun zalantzazko egoerek garamatzate emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa, bereganatzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora.
Batik bat emakumea objetu huts izatetik, emakumea bera ahalduntzera dagoen bidea uztartu nahi dugu.
Dantzari eta koreografoak: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
Argi diseinua: Borja Ruiz
Jantziak: Lurdes Arruti
Argazkiak: Etanowski
Iraupena: 22 minutu
Babesa: Gipuzkoako Dantzagunea, BAD Festival Bilbao, Artistas en Residencia Bilbaoeszena, NunArt Barcelona
(2020)