top of page
_DSC3083.jpg
_DSC3010.jpg
_DSC3134.jpg

Altzoan altzoan esaten dit / Bragas y Celine

Altzoan altzoan esaten dit / Bragas y Celine dantza garaikidea oinarri duen bakarkako lana da. Sormen prozesua galdera zehatz batetik abiatzen da; zer esan nahi du emakume izanik akzioaren edo ekintzaren subjektua izatea, maiz objektu gisa errepresentatzen gaituen gizartean?

 

Pieza honetan emakumea subjektu egiten duen, desira propioak dituen indibiduo gisa uztartzen da. Dantzan, gorputza, materia eta lanketarako objektu izatetik harago, indibiduoaren subjektibitatea azaleratzeko bide gisa eskeintzen da. Ahotsaren lanketa eta bertan eragiten den plazerra ere ezinbesteko elementua da lan honetan.

 

Sormen honek score edo partitura baten egitura jarraitzen du, non ariketa bakoitzean mugimenduaren eta ahotsaren lanketaren bitartez plazerraren arlo zehatzak uztartzen diren, praktika honetatik indibiduoaren ahalduntzea zertan datzan ulertu nahirik.

Koreografia eta interpretazioa: Oihana Vesga

Jantziak: Xabi Mujika

Argazkiak: Yone Estibariz

Badesa: ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea, Artium Museoa Gasteiz, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Dantzagunea

Lanaren teaserra: https://vimeo.com/652887442

(2021)

bottom of page